Abian da Rafael Mikoleta Euskarazko Eskolarteko Ipuin Lehiaketaren XXVI. edizioa

Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketa jada abian da. Aipatu lehiaketa Bilbon erroldatutako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei bideratuta dago eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31ra arte zabalik izango da.

Parte-hartzaileen adinaren araberako lau kategoria izango dira: A kategoria, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat; B kategoria, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat; C kategoria, bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleentzat; eta D kategoria, bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleen–tzat. Kategoria bakoitzeko irabazleek saria jasoko dute, maila bakoitzaren sariak honakoak direlarik lau kategoriatan: 1. saria, 180 euroko balioa duten opariak; 2. saria, 140 euroko balioa duten opariak; eta 3. saria, 100 euroko balioa duten opariak.

Rafael Mikoleta lehiaketara aurkezten diren lanek euskaraz idatziak izan behar dute, originalak eta argitaratu gabeak edo beste lehiaketaren batera aurkeztu gabeak; autore bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzita egon behar dute; gaia librea da, eta luzera, berriz, bi eta lau orri artekoa.

Lanak 2014ko urtarrilaren 31ko arratsaldeko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailean.

2014ko maiatzean sarituei jakinaraziko zaie sari banaketaren ekitaldiaren eguna.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE