Gitarra izango da ”Mila Musika Haria” programaren edizio berriko protagonista nagusia

0
380

Abenduaren 10 eta 20 bitartean ”Mila Musika Haria” programaren IV. edizioa burutuko da Bilbon. Hau, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saiak antolatzen duen programa da eta aurtengo edizioa gitarraren eta harizko musika tresnen inguruan sortzen den musikei eskainita izango da. Hauen artean, bereziki, gitarra klasikoa eta baxu elektrikoak izango dute protagonista nagusiak.

Programaren hasierako saioa abenduaren 10an burutuko da Bilboko Udal Musika eskolako gitarra taldearen eskutik. Saio hau Barrainkuako Udaltegian burutuko da 19:30etan.
Bigarren saioa abenduaren 12an burutuko da. Kasu honetan, Enrike Solinis kitarrajolea izango da protagonista Barrainkuako Udaltegian ospatuko den kontzertuan.

Abenduaren 19an, iberoamerikako doinuak izango dira nagusi Barrainkuan, Patxi Rama, Daniel Ortega eta Claudia Moralesek osatutako Gautxo taldearen emanaldiarekin.
Programari amaiera emateko, abenduaren 20an, Kike Mora Groove Triok doinu elektrikoak nagusi izango diren kontzertua eskainiko du Barrainkuako Udaltegian.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.