Laudioko Institutuko ikasleek egindako energiari buruzko lan bat, Estatuko onena

"Comenius" programak Europako ikasleak harremanetan jartzea du xede nagusi

Laudioko Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasle eta irakasleek 12 urte baino gehiago daramatzate “Comenius” deritzon programan parte hartzen. Egitasmo horrek Europako ikasleak harremanetan jartzea du xede nagusi. Azken bi urteotan Laudioko ikasleek, herrialde desberdinetako bost ikastetxerekin elkarlanean, “Hands Up for a Green Energy” txostena egin dute, energia eta birziklapena ardatz hartuta. Estatuan guztira 700 hautagaitza aurkeztu dira “Comenius” programara, eta guztien gainetik Laudiokoa aukeratu dute. Horrez gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jardunbide egokien eredutzat hartu du. Lana ingelesez egin dute.

Jose Mari Fernandez Laudioko Institutuko ingeles irakaslearen hitzetan, proiektuarekin “gazteak energia aurreztearen garrantziaz jabetzea” nahi zuten.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE