Irakurketa Publikoko Sarearen aplikazio mugikor berria

Erabiltzaileei Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietatik kudeatzen diren jarduera eta edukietarako sarbidea erraztea du xede nagusi

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Liburutegi zerbitzuaren bidez, Liburutegiak app aplikazio berria martxan jarri du, iOS zein Android smartphone eta tablet gailuetarako. Tresna hori doakoa da, eta erabiltzaileei Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietatik kudeatzen diren jarduera eta edukietarako sarbidea erraztea du xede nagusi.

Aplikazio berriak honako atal hauek izango ditu: ”Berriak eta jarduerak”, ”Katalogoaren kontsulta”, ”Liburutegien mapa”, ”Bilduma egunean”, ”Blogak sarean”, ”Bideoen kanala” eta ”Erabil–tzaile profila”. Liburutegiak aplikazioak erabiltzaileen arteko harremanak ere sustatu nahi ditu.

Gaur egun, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak 230 udal liburutegi eta 500.000 erabiltzaile baino gehiago biltzen ditu.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE