Haur eta helduentzako kultur jarduera programa erakargarria Bilboko Udal Liburutegietan

Berrogeita hamar kultur-jarduera inguru antolatu dira

Bilboko Udalaren sare publikoa osatzen duten 16 liburutegiek haurrei nahiz helduei zuzendutako berrogeita hamar kultur-jarduera inguru antolatu dituzte hurrengo hiruhilekorako.

Udal liburutegi sarean gauzatuko den programa honen barruan, haurrei zuzendutako ipuin-kontalariak egongo dira hiru hizkuntzatan, era askotako tailerrak eta magia-ikuskizunak, bai eta hitzaldiak, erakusketak eta idazketa eta irakurketa adierazkorreko tailerrak ere helduentzat. Apirilaren 2an ospatzen den Haur eta Gazteentzako Liburuaren Eguna dela eta jardueradesberdinak antolatu zituen, hala nola, ipuin-kontalariak Castañoseko liburutegian eta Errekaldeko liburutegian, liburu-tailerra Zabalan eta bi txotxongilo-emanaldi: Pantzart taldearen “Boli, bili, Boli” Begoñako liburutegian, eta Gus Marionetas-en ”El sueño de Cleta” San Ignazioko liburutegian. Gainera, Deustuko liburutegian, ingelesezko ipuin-kontalaria egongo da, British Council-en lankidetzaz antolatuta.

Azkenik, apirilaren 23an ospatuko den Liburuaren Eguneko hitzortu garrantzitsuari begira, “Bilbo literaturan” izenburu orokorreko hitzaldia antolatu da Bidebarrietako Liburutegian 19:30etan. Felix G. Modroño eta Jon Arretxe idazleek, Bizkaiko hiriburuan girotutako eleberrien egileek (“Ciudad de los ojos grises” eta “19 kamera”, hurrenez hurren), On Diegoren Hiria literatur agertokitzat aztertuko dute. Txani Rodriguez kazetari eta idazleak aurkeztutako ekitaldi honen osagarri gisa, erakusketa bat ere antolatuko da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE