2014-15 ikasturtean Euskadiko ikasle ez unibertsitarien % 75 D ereduan izango da

0
67

Aurre matrikulen % 59,8 eskola publikoetarako egin dira

EFE agentziak jasotako informazioaren arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak esku artean dituen behin-behineko datuen arabera datorren ikasturterako 36.349 ikasle matrikulatu dira Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. Horietatik 14.584 ikaslek hitzartutako ikastetxeetan eman dute izena eta 21.765ek, berriz, eskola publikoetan.

Ikasleen % 75,7k (27.531) D eredua (euskara hutsa) hautatu du, % 18,5k (6.726) B ereduaren (euskara eta gaztelania) aldeko aukera egin du eta gainontzeko % 5,7k A eredura (gaztelania) jo du (2.092).

Lurraldeka modu honetan egin da banaketa:

Bizkaia:
Matrikulatuen kopurua: 18.195 ikasle (eskola publikoan: 10.604; hitzartutako ikastetxeetan: 7.591).
Ikasleen hautaketa ereduka: 13.029 (D eredua), 4.020 (B eredua) eta 1.146 (A eredua).

Gipuzkoa:
Matrikulatuen kopurua: 11.847 ikasle (eskola publikoan: 7.102; hitzartutako ikastetxeetan: 4.745).
Ikasleen hautaketa ereduka: 10.831 (D eredua), 684 (B eredua) eta 332 (A eredua).

Araba:
Matrikulatuen kopurua: 6.307 ikasle (eskola publikoan: 4.059; hitzartutako ikastetxeetan: 2.248).
Ikasleen hautaketa ereduka: 3.671 (D eredua), 2.022 (B eredua) eta 614 (A eredua).

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.