Datorren ikasturtean 201 ikastetxe izango dira EAEn Batxilergoa ikasteko aukera emango dutenak
2014-2015 ikasturteko Batxilergo ikasleentzako eskakizuna aurkezteko epea maiatzaren 5etik aurrera zabalik aurkitzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko zein pribatu kontzertatuetan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak adierazi duenez, aurretiko izen-emate eskakizunak online zein zuzenean burutu ahal izango dira. Hala ere, aukeratzen den izen-emate ereduaren baitan, epeak desberdinak izango dira. Horrela, online eredua aukeratzen dutenentzat epea maiatzaren 14ean amaituko da. Eredu honetan, eskatzen den dokumentazio guztia eskaneatuta aurkeztu beharko da.
Zuzeneko eredura jotzen dutenentzat, berriz, epea maiatzaren 15ean amaituko da.
Ontzat hartutako eta ez hartutako eskakizun guztien behin behineko zerenda ekainaren 4ean argitaratuko dira. Zerrenda honi helegiteak egiteko epea ekainaren 4 eta 9 bitartekoa izango da. Behin betiko zerrendak, berriz, ekainaren 12an emango dira ezagutzera eta hauetan onartuta dauden ikasleek ekainaren 23 eta uztailaren 4 bitartean izango dute bere matrikula formalizatzeko.
2014-15 ikasturtean 201 ikastetxe izango dira EAEn Batxilergoa ikasteko aukera emango dutenak, bai publikoak zein pribatuak. Ikasturte honetan, guztira, 30.240 ikasle dira batxilkergoa ikasten.