Lehiaketa honen helburua, erregai unitate bakarrarekin, ahalik eta distantzia handiena egitea da
Gasteizeko Mendizabala eta Bergarako Miguel Altuna ikastxeek, elkarlanean, maiatzaren 15 eta 20 bitartean Rotterdam hiriburuan izango den Shell Eco Marathon lehiaketan parte hartuko dute. Kotxe elektrikoen atalean parte hartuko dute eta hidrogenoa izango dute energi iturria. Shell Eco Marathon lehiaketaren helburua, erregai unitate bakarrarekin, ahalik eta distantzia handiena egitea da
Urte osoan zehar aritu dira Mendizabalako eta Miguel Altunako ikasle eta irakasleak lanean lehiaketan parte hartu ahal izateko.
Lehiaketara 9 ikasle eta bost irakasle joango dira.