Gasteizen burutu den Nekazaritza Ekologiko Familiarraren inguruko Batzarra zela eta
Gasteizen burutu den Nekazaritza Ekologiko Familiarraren inguruko Batzarra dela eta Arkaute Nekazal Institutuak sasoiko barazkiak dituen baratza eta oiletegi txiki bat jarri ditu Artium Museoaren kanpoaldean. Gainera, ur edo esne botilak bezalako berziklatutako materialekin baratz bertikalak eraikitzeko tailer bat ere burutu dute. Baratz bertikala Kongresuak iraun duen hiru egunetan zehar izan da museoaren kanpoaldean.
Arkaute Nekazal Institutuak garatu duen ekintza honek xede bikoitza izan du. Alde batetik, Gasteizko biztanleei eta aipatu Nekazal Ekologiko Familarraren kongresuan izan diren kideei sasoi bakoitzean zein barazki landatu behar diren, eta lur zoruaren orientazioaren arabera edota lur motaren arabera zein barietateekin lor daitekeen produktibitate gehiago azaldu nahi izan zaie. Bestalde, nekazaritza ekologikoa sustatzen ari diren elkarte eta erakundeek zein nolako lana egiten ari diren azaldu nahi izan dute.
Nekazaritza Ekologiko Familiarraren Espainiako Elkartearekin izandako harremana dela eta, Arkaute Nekazal Eskolako Lorezaintzako 2. mailako ikasleek Kongresuaren egoitzan izan den lore-diseinua ere prestatzeko aukera izan dute.