Aldeas Infantiles SOS GKEak “Abraza tus valores” eta “Párate a Pensar” programak jarri ditu abian
Arretak entrenamendua eskatzen du, are gehiago, haurrak teknologia berriak edota ikusentzunezko ekoizpenak bezalako dibertimenduaz inguratuta dauden gizarte batean. Aldeas Infantiles SOS-k ideia originalez beteriko hezkuntza materiala prestatu du eta hau, Euskal Autonomia Erkidegoko 160 ikastetxeetan banatuko da formatu digitalean.
Azken hamarkadetan, arreta falta izan da irakasleek eta gurasoek azaldu duten kezka nagusienetako bat. Izan ere, eskola adinean diren haur eta gazteek bere konzentrazioa urri dezaketen hainbat ikusentzunezko entretenimendu dituzte.
Azken hamasei urteetan, Aldeas Infantiles SOS-ek, ikasturtero, baloreetan oinarritutako hezkuntza programa hau argitaratu du adingabeen artean hausnarketa, pentsamendu kritikoa eta elkartasuna sustatzeko.
2014-15 ikasturterako prestatutako edukiek ‘Zentzuzko 50 tutoretzen’ bidez, haur eta nerabeeek bere bizitza erritmo azkarretik atera eta arretaz hausnar dezaten dute helburu, beti ere, bere irakasleen koordinaziopean. Hauek, jardueren denborak eta zailtasuna egokitu beharko dute bere ikasleen ezaugarrietara moldatuz. Eduki hauek guztiak hiru ardatz nagusitan oinarritzen dira: ‘Adi nire barrukaldeari’, ‘Besteen arreta’ eta ‘Arreta bizitzeko’.
Edukiek ikasle bakoitzak bere burua ondo ezagutzea dute helburu, hots, norberak bere indarguneak eta ahuleziak eta bere arreta falta uneak identifikatzera. Era berean, arreta galtzen denean hau berreskuratzeko mekanismoak ere ematen dira eta baita besteen ez-hitzezko hizkuntza ulertzeko mekanismoak ere. Ariketetan, adibidez, beste hainbat alderdien artean, enpatia eta komunikazio teknikak landuko dira.
16.000 ikasle
Ikasturte honetan, hezkuntza programa hau EAEko 160 ikastetxeetako 16.000 ikasletara iritsiko da formatu digitalean. Guztira, Arabako 26 ikastetxe, Bizkaiko 68 eta Gipuzkoako 66 dira programa honetan parte hartuko duten zentroek. Programan interesa duten irakasle, guraso eta profesionalek Aldeas Infantiles SOS-ren webgunetik deskarga dezakete programa: www.aldeasinfantiles.es/Educa.
Programak ikasleen adinera egokituta daude eta bada bertsio bat ikasleentzat eta beste bat irakasleentzat. Gainera, ‘Menudo dilema’ izeneko programako edukiak ere etengabe eguneratzen dira. Bertan, ikasleei bere eguneroko bizitzan izan ditzaketen afera etikoak aurkezten zaizkie eta ikasleek klasean edo etxean hauen inguruan hitz egin eta eztabaidatu behar dute.