Puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako 200 ikasleren arteko topaketa

Donostia International Physics Center-rek jarduera honekin zientzia eta ikerketarako bokazioak sustatu nahi ditu

Pasa den urriaren 2an, top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketa burutu zen Bilboko BBK Aretoan Gorka Martinez BBK Gizarte Ekintzaren zuzendaria anfitrioi zela. Topaketa honen aurkezpena Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordearen eskutik izan zen.

Topaketa honetan, Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak Claude Cohen-Tannoudji eta Juan Ignacio Cirac zientzialariekin elkartzeko aukera izan zuten. Pedro Miguel Etxenike UPV/EHUko katedradunak eta DIPCko presidenteak modera–tzaile-lanak egin zituen. Claude Cohen-Tannoudji-k Fisikako Nobel Saria (1997) jaso zuen, laser izpiekin atomoak hozteko eta harrapatzeko metodoak garatzeagatik. Juan Ignacio Cirac, berriz, Asturiasko Printzea Saria (2006) eta Optika Kuantikoko Max Planck Institutuko zuzendaria da.

Aurreko urteetako bidea jarraituz, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) top@DIPC Zientziarekin solasean! topaketaren VI. edizioa antolatu du. Topaketa honetan, iker–tzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egin dute eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzun dizkiete ikasleei. Helburu nagusia da Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea eta zientziaren edertasuna eta garrantzia helaraztea.
Informazio gehiago: www.topadipc.eu

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE