Jorge Arevalo Sailburuordeak sinposio batean hartu du parte
Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak, azaroaren erdialdean Ameriketako Estatu Batuetako Washington hirian egin zen nazioarteko sinposioan parte hartu du. Arevalo Euskadiko Lanbide Heziketaren (LH) bilakaeraz aritu zen.
“Ingurune konplexuago eta lehiakorrago batean garatzen ari den ekoizpen eredu berriari” erantzuna ematen saiatu zen Arevalo. Lanbide Heziketako sailburuordeak industria esparruan jarduteko behar diren gaitasun berriak eta lantaldearen espezializazio beharra nabarmendu zituen, besteak beste.
Horrez gain, Arevalok Lanbide Heziketari esker, Euskadin prestakuntza eta espezializazio maila handiagoko profesionalak sortu direla azaldu zuen. Era horretan, teknologiaren garapen azkarrera egokitzen dira.