Ikaskuntza hobetzeko proiektu berritzaileak First Lego League lehiaketaren eskutik

Lehiaketak berrikuntza, zientzia, robotika eta talde-laneko gaitasunak sustatzea du helburu, horretarako esparru hauetan aditu direnen laguntza jasotzen delarik

Abenduaren 13an Berrikuntzaren Euskal Agentzia den Innobasquek antolatuta, First Lego League Euskadi lehiaketaren seigarren edizioa burutu zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologian den Euskaltelen egoitzan. Lehiaketa bi ataletan banatu zen: Junior FLL (6-9 urte bitarteko ikasleentzat) eta FLL Euskadi (10-16 urte bitartekoentzat). Guztira, 350 ikasle inguruk hartu zuen parte eta Zornotzako Karmengo Ama Ikastetxea, Barakaldoko Colegio El Regato eta Arrasateko Arizmendi Ikastola sailkatu ziren, hurrenez hurren, lehen hiru postuetan.

Defendituriko zientzia-proiektuaren sormenagatik, diseinaturiko robotaren fidagarritasunagatik eta honela erakutsitako balioengatik talde hauek sailkatu dira Espainiako finalean parte hartzeko; martxoan izango da Tenerifen. Han, Europako txapelketara edo Ameriketako Estatu Batuetako World Festival-era joateko aukera izango dute, non euskal taldeek baduten esperientzia, beti lortu izan baitute nazioarteko txapelketetan parte hartzea.

Innobasquek antolatzen duen lehiaketa honetako edizio berrian, guztira, 350 ikaslek hartu dute parte; ekinbide hauek euskal ikasleen zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzen dituzte, eta beraien espiritu berritzailea elikatzen dute, kirol-ekitaldien antzeko formatu dibertigarriaren bidez.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE