Abian da YUZZ programaren VI. edizioa

0
100

Silicon Valley-ra joateko beken kopurua handitu egin da

‘Gazteak ideiekin’ YUZZ programaren VI. edizioa abian da. Programa 18 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratuta dago eta oinarri teknologikoa duten negozio planak garatzeko laguntza, formakuntza eta aholkularitza eskaintzen du bost hilabetez. Aurreko beste bost edizioei esker, jada, 500 enpresa baino gehiago sortu dira dagoeneko eta, azken edizioan, 600 ekintzailek baino gehiagok hartu zuten parte. VI. edizio honetan programak berrikuntza nabariak izango ditu. Horrela, YUZZ zentroen kopurua 35era igo da, gehienbat, unibertsitate desberdinak barneratu direlako. Gainera, Silicon Valley-ra joateko beken kopurua ere handitu egin da.

Programan parte hartzeko izena eman behar da otsailaren 19an baino lehen. Hautagaien profila eta ibilbidearen arabera aurretiko hautaketa bat egingo da eta lehen fase hori gainditzen duten hautagaiei elkarrizketa pertsonalak egingo zaizkie. Azken fase hau gainditzea lortzen duten hautagaiek errendimendu-handiko zentroren batera joateko aukera izango dute. Bertan, bere ideia garatzeko behar duten laguntza jasoko dute. Behin formakuntza eta aholkularitza fase hori amaituta, gazte ekintzaileek Silicon Valley-ra joango dira eta bertan, finantziazioa, aholkularitza eta bestelako laguntza lortzeko aukera izango dute. Gainera estatu mailako hiru ekimen onenek 30.000€, 20.000€ eta 10.000€ diru-laguntzak jasoko dituzte, hurrenez hurren, bere proiektua martxan jarri ahal izateko.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.