Mondragon Unibertsitateak surf eta irristatze kiroletako profesionalak prestatuko ditu

Estatuan eskaintzen den mota honetako ikastaro bakarra da

Mondragon Unibertsitateak, Enpresa Zientzien Fakultatearen bitartez, Surfa eta irristatze kiroletako marketin eta management aditu ikastaroa eskainiko du seigarren urtez. Estatuan eskaintzen den mota honetako ikastaro bakarra da, eta surf nahiz bestelako irristatze kirolen (tartean, eskia, snowboarda eta skate-a) zaleei bere pasioa ogibide bihurtzen laguntzea du helburu. Sektoreko enpresa garrantzitsuenen babesa ere badu. Ikastaroa egiten duten guztiek enpresa zein erakundeetan praktikak egin ahalko dituzte; hala nola, 3sesenta eta Surf Limit Mag aldizkarietan edota Nest Hotel Uba Aterpetxean. Norberak bere kontura ere bila ditzake praktikak.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE