Euskal gazteek gero eta denbora gehiago ematen dute irakurtzen

15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 54k irakurtzen dute denbora-pasa moduan

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen ohi da. Efemeride hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko zenbat gaztek denbora pasa irakurtzen dituzten liburuak aztertu nahi izan du. Horrela, 2016an Gazteen Euskal Behatokiak 1500 gazteri egindako inkesta batean emandako erantzunen arabera, gazteen % 54k dio inkesta egin aurreko azken hilabetean libururen bat irakurri dutela denbora pasatzeko. Erantzun horietan lana edo ikasketak direla-eta irakurri behar izan dituzten liburuak ez lirateke sartuko. Datu horiek aintzat hartuta, aisialdiari lotuta dauden liburuak irakurtzea ohikoagoa da gazteen artean Euskadiko biztanleria osoan baino, % 42 azken horien kasuan.

Emakume gazteen artean ohikoagoa da denbora pasatzeko irakurtzea, gizon gazteen artean baino (% 60 eta % 49, hurrenez hurren), nahiz eta nesken artean ehunekoa pixka bat jaitsi den 2012an eginiko ikerketatik hona eta mutilen artean, aldiz, igo.

15 eta 19 urte bitartekoen taldea da bilakaerarik positiboena izan duena 2007tik hona. 2007an datu eskasenak zituzten (% 36 baino ez) eta 2016an, aitzitik, 20 urtetik gorakoen portzentajeak baino altuagoak (% 58, hain zuzen ere).

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE