800.000 euro inguru Lanbide Heziketan ekintzailetza sustatzeko

Proiektuek Lanbide Heziketako IV. Planak definitzen dituen ildo estrategikoekin bat egin beharko dute

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 770.000 euro bideratuko ditu Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan berrikuntza eta ekintzailetza egitasmoak sustatzeko. Diru kopuru horri esker, aipatu ikastetxeetako irakasleak liberatzeko aukera izango da berrikuntza eta ekintzailetza proiektuak gauza ditzaten. Dirua jaso ahal izateko, proiektuek Lanbide Heziketako IV. Planak definitzen dituen ildo estrategikoekin bat egin beharko dute, hots, berrikuntza aplikatua eta ekintzailetza aktiboa. Horrela, ekoizpen-sektoreetan zein produktibitatearen alorrean ematen ari diren aldaketei erantzuna eman beharo diete diruz laguntzen diren egitasmoek.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE