Education First hizkuntza-eskolak egin duen EPI 2015 txostenaren arabera
Euskal Autonomia Erkidegoa (61,94) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (61,28) dira, batez beste, Espainian ingeles hizkuntza- mailarik altuena duten bi erkidegoak. Education First-ek burutzen duen EPI 2015 txostenaren arabera, EAE da Estatuko erkidegoen artean mailarik altuena duena. EAE zein Nafarroaren kasuan, txostenak oso maila altua dagoela azpimarratzen du.
Txostenak azpimarratzen duenez, 2014 eta 2015 artean estatuan zen ingeles-mailak okerrera egin zuen. Mailarik kaxkarrena duten erkidegoak Murtzia, Valentzia eta Gaztela-Mantxa izango lirateke.