Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren % 54,2k unibertsitate-ikasketak burutu edo burutzen ari da
Euskadi da, Asturiasekin batera, biztanleria gaztearen artean unibertsitate ikasle gehien dituen autonomia erkidegoa. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren % 54,2k unibertsitate-ikasketak burutu edo burutzen ari da; hots, gazteriaren erdia baino gehiago. Kontuan izan behar da Europa mailan unibertsitate-ikasleen batez bestekoa % 38,7koa dela. Estatu-mailan, Euskadi da sailkapen horretako lehen postuan eta jarraian, Asturias (% 52,9), Madril (% 50,8) eta Nafarroako Foru Erkidegoa (% 47,9) aurkituko lirateke. Txanponaren beste aldean, berriz, Andaluzia (% 32,3) eta Balear Uharteak (% 29,1) aurkituko lirateke. Estatuko batez bestekoa, Eurostatek 2015. urteari dagozkion emandako datuen arabera, 40,9koa izango litzateke.