Txostenaren arabera, 2013. urtean, garapen bidean ziren herrialdeetako haurren % 19,5, egunean eta pertsona bakoitzeko, 1,9 dolar baino gutxiago zuten familiatan bizi zen
UNICEFek eta Munduko Bankuak argitaratu berri duten ‘Ending Extreme Poverty: A focus on children’ azterlanaren arabera, haurrek sekulako pobrezian bizitzeko pertsona helduek baino aukera gehiago dituzte. Aipatu azterlanaren arabera, mundu osoan 385 milioi haur inguru pobrezia egoera larrian bizi dira. Ikerketak azaltzen duenez, garapen bidean bizi diren haurren %19,5 egunean eta pertsona bakoitzeko 1,9 dolar baino gutxiago duten familiatan bizi da. Egoera larriagoa da haur txikienen artean: bost urte baino gutxiago duten haurren bosten bat sekulako pobrezia egoeran bizi diren familiatan bizi da.
UNICEFek salatzen duenez, baldintza horietan hazten diren haurrek, bere etorkizuna baldintzatuta izateaz gain, bere garapen fisiko eta mentala oztopatzen dituzten gabetasunak pairatzen dituzte. Afrika eta Asia dira pobrezia-tasa handienak azaltzen dituzten lurraldeak. Indian, adibidez, sekulako pobrezian bizi diren haur guztien % 30 bizi da. Kasu gehienetan, haur pobreak landa-guneetan bizi dira.