Bilboko 752 ikaslek ‘Bilbao Aurrerago!’ prozesuan parte hartu dute

0
109

‘Bilbao Aurrerago!’ prozesuak Hiri Antolaketarako Plan Orokorra berrikustea du helburu

Bilboko 11 ikastetxeko lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko, lanbide heziketako eta hezkuntza bereziko752 ikaslek Hiri Antolaketarako Plan Orokorra berrikusteko ‘Bilbao Aurrerago!’ parte hartze prozesuaren barruan den hezkuntza ekintzarekin egin dute bat. Aipatu ekintza irailean hasi eta eta hil honetan bertan amaituko da aipatu zikloetako ikasleentzat. Azaroan, aldiz, unibertsitate-mailako ikasleek ere parte hartzeko aukera izango dute.

“Bilbao Aurrerago!” prozesuarekin batera, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako GazteTalk foroetan gazteentzako jardunaldi berezi bat ere izan da. “GazteTalk Bilbao Europa” mintegia hil honen 3an eta 4an izan da eta, gazteei dagokionez, “Bihar-etziko hiri gazteak: balioetan oinarrituta eraikiz” izenburupean burutu da.

‘Bilbao Aurrerago!’ prozesuaren xedea Hiri Antolaketarako Plan Orokor bat zer den eta bere alderdi orokorrak zeintzuk diren azaltzea da. Era berean, gazteen ikuspegiak eta ekarpenak ere bildu nahi izan ditu.

Prozesuan parte hartzeko aukera aurtengo udaberrian zabaldu zen. Bilboko ikastetxeek Hiri Plangintzarako Sailak eta Euskara eta Hezkuntza Sailak egindako gonbidapena jaso zuten eta, orain arte, 11 izan dira parte hartu dutenak. Hamaika ikastetxe horiek hiriko barrutik guztiak ordezkatzen dituzte: Aldamiz Ikastetxea (1. Barrutia-Deustu), San Pedro Apóstol eta Artxandape Ikastola (2. Barrutia/Uribarri), Ave María Ikastetxea (3. Barrutia/Otxarkoaga-Txurdinaga), Berriotxoa Ikastetxea (4. Barrutia/ Begoña), Emilio Campuzano LHII (5. Barrutia/Ibaiondo), Juan Manuel Sánchez Marcos HLHI, Martín de Bertendona BHI eta La Pureza de María Ikastetxea (6. Barrutia/Abando), José Orbegozo HLHI (7. Barrutia/Errekalde) eta Fray Juan de Zorroza HLHI (8. Barrutia/Basurtu-Zorrotza). Ikastetxe horietatik bost publikoak dira eta beste seiak itunpekoak edo pribatuak. Ikasleei dagokienez, % 38 ikastetxe publikoetakoak dira eta % 62 itunpeko edo pribatuetakoak.

Jarduerak irailaren erdialdean hasi ziren eta prestakuntza eta parte-hartze saio desberdinetan banatu dira. Ikastetxe bakoitzak bere barrutian izan den AurreraGunean parte hartzeko aukera izan du. Horiek, barrutietan diren informazio-puntuak dira eta barruti horretarako zein hiri osorako diren proposamenen inguruko material grafikoa dute.

Bestalde, prestakuntza saioetan, herritarren partaidetzan eta hirigintzan adituak diren langileek hiri antolaketarako plan bat zer den, zertarako balio duen eta Bilbokoak zertan datzan azaldu diete ikasleei. Gainera, bigarren prestakuntza saio batean prestakuntza taldea ikastetxeetara joan eta planeko edukiei, gaiei eta proposamenei buruzko saio bat izan da ikasleen ekarpenak jasotzeko.

Saio horien xedea hirukoitza da: prestakuntza, informazioa eta gazteen parte-hartzea.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.