Max marrazkigilearen “MAX Panóptica 1973-2016” erakusketak hasiera eman zion Bilboko Zabalgune eraikinean JA! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren aurtengo edizioari. Jaialdia irailaren 28 eta urriaren 9 bitartean burutu da eta 14 ekitaldi, 2 erakusketa eta 2 lehiaketa izan ditu bere egitarauaren barruan.
Max marrazkigilearen erakusketaz gain, René Maltête frantziar argazkilariaren ‘Humour!’ izenburuko erakusketa ere izan da ikusgai. Bestalde, Monty Phyton-eko taldekide John Cleesek BBK JA! 2016 saria jaso zuen bere ibilbide osoarengatik.
JA! jaialdiaren gai nagusia umore librean eragiten duen zuzentasun politikoa dela esan daiteke. John Cleese berak horren inguruko kezka azaldu zuen prentsa aurrean eta Elvira Lindo ere gai horren inguruan aritu zen ‘Una mujer inconveniente’ izenburuko bakarrizketan.
Jaialdian parte hartu duten beste pertsona ezagunaen artean, adibidez, Marta Sanz, Edu Galán, Manuel Rodríguez, Joaquín Reyes, Ernesto Sevilla edota Mercedes Cebrián aipa daitezke.