Jada zabalik da Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak Bilboko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat antolatzen duen Rafael Mikoleta euskarazko ipuin-lehiaketaren XXIX. edizioa. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31an amaituko da. Irabazleak maiatzean ezagutzera emango dira.
Parte-hartzaileen adinaren araberako lau kategoria daude (A, B, C eta D) eta guztira hamabi sari banatuko dira, hiru kategoria bakoitzeko. Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute; guztiak ere Bilbon bizi direnak.