200 jarduera baino gehiago Bilboko Basque Fest jaialdiaren barruan

0
1050

Bilboko Udalak antolatu du jaialdia, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, eskualde turistikoekin, elkarte profesionalekin, enpresa pribatuekin eta kultura-eragileekin lankidetzan. Basque Fest jaia euskal unibertsoaren kultura-adierazpen guztien jaialdia da

Apirilaren 12 eta 16 bitartean, Bilboko Udalak antolatuta, Bilbao Basque Fest jaia burutu da Bilbon. Guztira, 200 jarduera baino gehiago antolatu dira euskal kultura sustatzeko eta, aldi berean, hiria dinamizatzeko, jarduera ekonomikoa sustatzeko eta bilbotarrei aisialdiko eta kulturako kalitatezko eskaintza proposatzeko. Izan ere, Basque FEST jaia Bilboko Udalaren apustu estrategikoa da eta, horrelako ekimenen bidez, Bilboko metropoli aldeko, Estatuko eta atzerriko bisitariak erakarri nahi dira. Jaialdiak honako zifra hauek ematen ditu bost egunetan: atxikitako ostalaritzako 234 establezimendu, 253 artista, ekitaldien eta produkzio teknikoaren sektorean kontratatutako 56 enpresa, 222 langile, 32.000 informazio-liburuxka… Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Azkuna Zentroan izan zen hasiera-ekitaldian adierazi zuen moduan, “Bilboko Udalak konpromiso sendoa du euskal kultura sustatzeko eta, aldi berean, kultura-ekitaldi handiak sustatzearen bidez garapen ekonomikoa ere bultzatu nahi da”.

Euskalduna sentitu
Basque FEST jaialdiaren xede nagusienetako bat Bilbora gerturatzen diren bisitari guztiak, Bilbon diren bitartean, Euskaldunak sentitzea da. Horretarako hiritarren parte-hartzea sustatu nahi duen programazioa osatu da: gastronomia, dantza, musika, herri-kirolak, antzerkia, haurrentzako animazioak, tailerreak, azokak, kalejirak, ikuskizunak… Gainera, ia jarduera guztiak doakoak izan dira.

Aurten, Basque FEST jaialdiak proposamen berriak eskaini ditu, dagoeneko erabat finkatuta dagoen ekimena aberasteko. Aipagarria da lehenengo aldiz gehituko dela Guggenheim Bilbao Museoaren ataria: bertan musika elektronikoak txalapartarekin, eta trikitixak break dance-rekin bat egiten duten ikuskizunak egingo dira bertan, baita datza tradizionalak ere.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.