Europako gazteen laurden bat sexu-transmisiozko gaixotasunak eransteko arriskuan

Inolako babesik gabe sexu-harremanak mantentzen dituzten gazteen kopurua baxuagoa da Espainian Europako beste hainbat herrialdetan baino

Youth Against AIDS elkarteak eta Lovoo ligatzeko aplikazioak elkarlanean garatu duten azterlanaren arabera, Europako 16 eta 21 urte bitarteko gazteen % 26,7 sexu-transmisiozko gaixotasunak eransteko arriskuan da. Aipatu azterlana Alemania, Espainia, Frantzia, Italia eta Erresuma Batuko 6.100 gazterekin egin da.

Estatuari dagokionez, arriskuan diren gazteen kopurua 10 puntu baxuagoa da. Hala ere, estatuko gazteen % 28k bakarrik lortu zuen sexu-transmisiozko gaixotasunen inguruko galdetegia zuzen erantzutea. Azken kasu horretan, estatu mailan lortutako emaitzak beste herrialdeetakoak baino hobeak direla azpimarratu behar da. Italian, adibidez, bakarrik gazteen % 8k lortu zuen aipatu galdetegia zuzen erantzutea eta, Europan, batez beste, % 24,1ek.

Azterlanaren arabera, estatuko gazteen % 16k ez du kondoirik erabiltzen bere sexu-harremanetan. Europako batez bestekoa, kasu horretan, % 26,7koa da. Euren sexu-harremanetarako inoiz babesik (edozein antisorgailu) erabili ez duten gazteen kopurua, Espainiaren kasuan, % 9,7koa da eta Europa mailan, % 11,9koa. Zentzu horretan, daturik kezkagarriena Erresuma Batuan ematen da non gazteen % 16,6k ez du inoiz babesik erabili. Datu horiek gazteen sexu-hezkuntzan hutsune handiak daudela islatzen dute.

Azterlanak hezkuntza horren inguruko datuak ere jaso ditu. Batez beste, europar gazteak sexu-hezkuntza 12 urterekin jasotzen hasten dira. Espainiaren kasuan, gazteen ia erdiak sexu-hezkuntza ikastetxeetan jaso duela azaldu du. Hala ere, sexuaren inguruko informazio-iturri nagusia gazteentzat Internet da (% 31,8). Oro har, europar gazteek sexuaren inguruan bakarrik lagunekin eta ikaskideekin hitz egiten dute. Ez dira eroso sentitzen gai horren inguruan euren gurasoekin edota irakasleekin hitz egiten.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE