Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren XXX. edizioa zabalik

Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketak bere hogeita hamargarren edizioa ospatuko du aurten. Lehiaketaren xede nagusia ikasleen artean euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzea da.

Ipuinak aurkezteko epea urtarrilaren 31an amaituko da eta sarituak 2018ko lehenengo seihilekoaren barruan jakinaraziko dira.
Lehiaketa lau kategoriatan banatuta dago: A (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak), B (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak), C (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak) eta D (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak).

Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute, denak ere Bilbon bizi direnak: Luis Gutierrez, Igone Etxebarria, Pedro Alberdi, Txani Rodriguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Irati Malatsetxebarria, Irune Berro eta Goizalde Landabaso. Epaimahaiak guztira hamabi sari banatuko ditu, kategoria bakoitzeko hiru: 1. saria (180 euroko balioa duten opariak), 2. saria (140 euroko balioa duten opariak) eta 3. saria (100 euroko balioa duten opariak).
Lanen aurkezpen modurari dagokionez, lan originala koloretan eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, bakarrik ikasturtea eta kategoriaren izena. Erantsitako fitxa batean kategoria, ipuinaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, eta helbide elektronikoa, irakaslearen izen-abizenak eta eskolaren izena jarri beharko dira.

Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.eus eta www.bilbaoeuskaraz.com udal atarietan izango dira eskuragarri.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE