Euskal Autonomia Erkidegoko 20 GKEk garapenerako lankidetzako ekimenetan parte hartuko duten 100 gazteak aukeratu dituzte
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek ezagutzera eman duenez, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren barruan garatuko diren proiektuetan parte hartzeko izena eman duten gazteen kopurua bikoiztu egin da aurreko urtekoarekin alderatuta. Horrela, guztira 718 izan dira Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin EAEko 20 GKEk Asian, Afrikan eta Amerikan sustatutako proiektuetan parte hartzeko jasotako eskaerak. Iaz, 430 izan ziren jasotako eskaerak.
Eskaera horietatik guztietatik proiektuak koordinatuko dituzten GKEk 100 gazte aukeratu dituzte (baita izan daitezkeen bajak betetzeko beharrezkoak izan daitezkeen ordezkoak ere). Horiek guztiak Barrian elkartu dira eta proiektuen gaineko informazioa eta orientazioa eman zaie.
”Kanpaina honetan, Euskadiko zenbait GGKEek 117 gazte eskatu dituzte, garapen-bidean dauden herrialdeetan garatzen dituzten proiektuetan parte hartzeko. Askotariko profilak eskatu dira: hezkuntza, osasuna, gizarte-zientziak, psikologia, informatika, ingeniaritza, komunikazioa, marketina, nutrizioa, musika, jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak, kontabilitatea edo gastronomia. Jaso diren eskabide guztietatik, 100 hautatu dira, zenbait elkarrizketa eta topaketa egin ondoren, haien eta proiektuen ordezkarien artean”, esan du Beatriz Artolazabalek.
[table id=1 /]