Arabako gazteak dira (orografia lagun) bizikleta gehien erabiltzen dutenak
Apirilaren 19an Bizikletaren Nazioarteko Eguna ospatzen denez, Gazteen Euskal Behatokiak (GEB) gazteek egiten duten bizikletaren erabilerari buruzko datuak aztertu ditu. Aurkeztu diren datuen arabera, azken urteetan bizikleta erabiltzen duten gazteen kopuruak gora egin du. Horrela, gaur egun (2016ko datuak) euren ohiko joan-etorrietarako bizikleta erabiltzen duten gazteen kopurua %13,4koa da. Azken hamarkadan ia hamar puntuko igoera eman da. GEBen datuen arabera gazteenak dira bizikleta gehien erabiltzen dutenak. Horrela, 15 eta 19 urte bitartekoen artean erabilera % 15,5ekoa den bitartean, 25 eta 29 urte bitartekoen artean kopurua % 8,8ra jaisten da. Kasu honetan, datua normaltzat jo daiteke 18 urtetik gorakoek ibilgailu motordun pribatuak erabiltzeko aukera dutelako.