Gazteek gero eta denbora libre gutxiago dute: Egunean lau ordu libre baino gehiago dituzten gazteen proportzioak nabarmen egin du behera
Zertan ematen dute gazteek euren aisialdia? Gazteen Euskal Behatokiak jaso dituen datuen arabera, gazte gehienek musika entzuten dute, kalean egoten dira eta filmak, serieak edo telebista-programak ikusten dituzte. Hala ere, azpimarratu behar da adinaren eta sexuaren arabera ohiturak nabarmen aldatzen direla. Adibidez, mutilek Youtubera jotzeko edota bideo-jokoetan aritzeko joera handiagoa dute.
Datu horietatik beste puntu garrantzitsu bat ondoriozta daiteke: gazteek aisialdirako gero eta denbora gutxiago dute. Batez beste, egunean bi ordu inguru izaten dituzte EAEko gazteek. Heren batek egunean lau ordu baino gehiago dituen arren, azken urteetan nabarmen murriztu da egunean lau ordu baino gehiago libre dituzten gazteen kopurua.