Emantzipatuta bizi diren euskal gazteen % 70 alokairuan bizi da

Alokairuan bizi diren gazte emantzipatuen kopurua nabarmen hazi da 2011. eta 2017. urteen artean, eta, aldi berean, behera egin du etxebizitza jabegoan dutenen kopuruak

0
463

Alokairua da, oraindik ere, etxebizitza eskuratzeko modu nagusia 16 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazte emantzipatuen artean. Horrela jasotzen da Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu duen “Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017” txostenean. Ikerketa hori Euskadin bizi diren 16 eta 34 urte bitarteko ia 2.000 gazteri egindako elkarrizketetan oinarritzen da.

Alokairuan emantzipatzen direnen kopurua nabarmen hazi da 2011. eta 2017. urteen artean, eta emantzipatutako 10 gaztetatik ia 7 bizi dira gaur egun alokairuko etxebizitza batean.

30 eta 34 urte bitarteko pertsona emantzipatuek ehuneko handiagoan eskuratzen dute etxebizitza jabetza erregimenean, hau da, adin handiagoko pertsonen ohiturak eskuratzen dira lan baldintzak hobeak lortu ahala. Edonola ere, etxebizitza jabetza-erregimenean duten pertsonen ehunekoak behera egin du azken urteetan, eta 2017. urtean, lehen aldiz, 30 eta 34 urte bitarteko pertsona gehiago bizi da alokairuan, jabetza-erregimenean baino.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.