“#Gaztekluba Gabonak”, aisialdia 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Bilboko Udalak 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzako aisialdi-eskaintza prestatu du gabonetarako. “#GazteKluba GABONAK” lelopean, abenduaren 26 eta urtarrilaren 3 bitartean hainbat jarduera gauzatuko dira. Egitasmoak bere bigarren edizioa ospatuko du aurten eta bere helburua da gazteei elkartzeko eta jostetarako jolas gune bat eskaintzea, besteak beste, musika, sormena, kirola edo teknologia sustatzeko.

Programak gustu guztietarako planak jasotzen ditu, hala nola, irteerak Bilbotik kanpo, jarduerak Bilborocken, kirola eta gazteguneetako programazioa…

Irteerak Astunera, Donostiara eta Gabonetako Parkera

“#GazteKluba GABONAK” egitarauaren barruan, hiru txango eskainiko dira, Bilbotik kanpora, kirol- eta aisialdi-jardueretarako:

  • Gabonetako umeen parkea: Irteera Barakaldoko BEC-era, atrakzioak erabiltzeko eta kirol jarduerak eta jarduera ludikoak egiteko. Abenduaren 27an, 10:30etik 14:30era. Lekuak: 150. Jardueraren kostua: 2 euro. Izena emateko epea, abenduaren 9tik hasita 13ra arte web-orri honetan: www.bilbaogazte.bilbao.eus.
  • Astún: eguneko irteera, Pirinioetan eskiatzeko. Prezioaren barruan sartzen dira: bidaiako eta pistetako asegurua, bazkari bat Astunen, materiala alokatzea, bi orduko eski-klasea, gidari-laguntzailea, bidaia eta joan-etorriak. Abenduaren 28an. Jardueraren kostua: 15 euro. 

Jarduerak Bilborocken

  • Zirku-tailerra. Abenduaren 26an, 11:00etatik 13:00etara. Bilborock. Doako jarduera da. 
  • Dantza. K-Pop-en komunitateak bere eguna izango du Random dance handi batekin eta dantza lehiaketekin, bakarlari eta talde kategorietan. Abenduaren 26an, 18:00etatik 21:00etara. Bilborock. Lehiaketan parte hartzen duten pertsonek izena emateko epea, azaroaren 17tik aurrera, plazak bete arte, web-orri honetan. Doako jarduera, sarrera librea izango duena, lekuak bete arte.
  • Bilbao Sports Open Gamer-en topaketa. Txapelketa honetan ezin dute kale egin bideo-jokoen zaletuek. Euren artean lehiatuko dira, eta euren trebezia erakutsi. Lehiaketak zenbait maila izango ditu: Fortnite, Pokémon, Jan Ken, Pon, LOL, TFT, Smash eta Clash. Abenduaren 27an, eta abenduaren 28an 12:00etatik 21:00etara. Bilborock. Lehiaketan parte hartzen duten pertsonek izena emateko epea: azaroaren 10etik aurrera plazak bete arte. Doako jarduera, sarrera librea izango duena, lekuak bete arte.

Beste jarduera batzuk

  • Eskalada: Eskaladan hasteko tailerra: jarduera hau batere ezagutzen ez dutenek oinarrizko gauzak ikasi ahalko dituzte. Abenduak 26 eta abenduak 27, 10:00etatik 12:00etara. Piugaz Bilbao. Lekuak: 16. Doako jarduera da. 

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE