Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioa (USBE) uztailaren 6an, 7an eta 8an izango da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Hezkuntza arduradunek ezagutzera eman duten egutegian jasotzen denez emaitzak uztailaren 15ean argitaratuko dira; ezohiko proba, berriz, uztailaren 20an, 21ean eta 22an burutuko da, eta horren emaitzak uztailaren 29an argitaratuko dira. Eusko Jaurlaritzak egutegi hori ezarri du, aurreikusiz, kasurik txarrenean, ekainaren hasierarako berriz ere eskolak eman ahal izango direla.
USBEren egiturari eta edukiei dagokienez, bere eskumen-berezitasunagatik definitutako eskumen-eremuan oinarrituta, Euskadi arduratuko da egungo probak egokitzeaz, ebaluazio-irizpideak berrikusteaz edo proba mota malgutzeaz. Lan hori UPV/EHUrekin koordinatuta egingo da.