Bilboko Udalak abian jarri du #GazteKluba Uda gazteentzako aisialdi programa, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei jarduerak egiteko aukera eskainiz uztailerako eta abuzturako.
#BilbaoUda2020 ekimenaren baitako jarduerak dira, eta Bilboko Udalak modu koordinatuan landu du, uda honetan hiriak kirol, kultura eta musika jarduerak izan ditzan, besteak beste.
Parte hartu nahi duten gazteek izena eman behar dute Udalaren bilbaogazte.bilbao.eus web orrian.
Tailer guztiek izango dute prezio bera, sinbolikoa, 2 eurokoa. Udalaren xedea da aisialdi osasungarriko aukera bat eskaintzea hiriko nerabeei udako hilabeteetan zehar.
26 Tailer eta 390 plaza
Guztira, 390 plaza eskainiko dira, 26 tailerretan, 5 jardueraren inguruan:
- Paddle Surf-a eta piraguak. Paddle surfa eta piragua dira uretako bi jarduerak, uztailean eta abuztuan egin ahal izango direnak Bilboko itsasadarrean. Piraguen kasuan, uztaileko eta abuztuko astearte guztietan egingo da, uztailaren 7tik abuztuaren 25era arte. Paddle surfaren kasuan, uztaileko eta abuztuko ostegun guztietan, uztailaren 9tik abuztuaren 27ra. Ibilbidea eta ordutegia berberak izango dira bi kasuetan, Itsas Museotik Calatrava zubiraino, eta 11:00etatik 13:00etara, astean behin. Era horretan, 120 plaza eskainiko dira jardueretako bakoitzean, 4 tailer jarduera bakoitzeko, eta, ala jarduera batean, ala bestean, 15 pertsonakoak izango dira gehienez ere taldeak.
- Pedalezko kart-etan egiteko ibilbideak bidegorrian. 4 ibilbide izango dira, bi uztailean eta bi abuztuan, asteazkenero izango dira, uztailaren 8tik abuztuaren 26ra arte. Ibilbidearen ordutegia eta nondik norakoak berberak izango dira kasu guztietan. 11:00etatik 13:00etara, eta Areatza, Udaletxea, Zubizuri, Guggenheim Museoa, Iberdrola dorrea, Itsas Museoa, Euskalduna zubia, Deustuko Unibertsitatea, Campo Volantín, eta amaiera Areatzan, ostera ere. 60 plaza eskaintzen dira guztira, 15 pertsonarentzako, gehienez ere, 4 ibilbideetako bakoitzean.
- Bizikletaz egiteko ibilbide gidatuak. Bizikleta hautatzen dutenek 4 ibilbide izango dituzte gozatzeko, bi uztailean, eta beste bi abuztuan. Asteazkenero izango dira, uztailaren 8tik abuztuaren 26ra arte. Kasu guztietan, ibilbideak bidegorrietan zehar izango dira, Areatzan hasi eta itsasadarraren ertzetik, eta San Mameseraino, Olabeagaraino eta Zorrotzaurreko uharteraino ere luzatu ahal izango dira, ostera ere Areatzan amaitzeko. Ibilbideak bi gidarik gidatuko dituzte, eta taldeak gehienez ere 15 pertsonakoak izango dira, eta ordutegia, berriz, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Guztira, 60 plaza eskaintzen dira.
- Skate tailerra. Gazteek aukera izango dute bi skate-eskolaz gozatzeko, bi tailerretan: uztailaren 10ean eta 17an. Kasu batean zein bestean, tailerrak Zorrotzaurren izango dira, 11:00etatik 13:00etara, eta gehienez ere 15 pertsona izango dira: guztira, beraz, 30 leku eskainiko dira.