Zabalik da euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko deialdia

Bilboko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du. Deialdi horren zuzkidura 210.000 eurokoa da eta bi helburu nagusi ditu: umeen eta gazteen arteko hizkuntza-transmisioan eragin handiena daukaten kolektiboen artean euskararen erabilera sustatzea eta bilbotarren eguneroko ekintzetan euskara komunikazio-hizkuntza bilakatzea.

Beraz, euskararen ikaskuntza sustatzeko laguntza horiek 2006. urtetik aurrera seme-alabak dituzten gurasoek, haur eta gazteen aisialdiko eta kiroletako begiraleek eta diru-sarrerak deialdian adierazitako kopurua gainditzen ez dituzten familietako kideek jaso ditzakete. Ezinbestekoa da, horrez gain, Bilbon erroldatuta egotea eta 2019-2020 ikasturtean euskara ikastaroak jaso izana.

Eskaerak uztailaren 9ra arte aurkeztu ahalko dira erregistroan. Udalak, posible bada, online egitea gomendatzen du, Udalaren web gunean www.bilbao.eus. Posta ziurtatuaren bidez ere egin daiteke, Erregistro Orokorrari zuzendua (Bilboko Udala, San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka eraikina, 12, beheko solairua, 48007 Bilbo), edo presentzialki, aldez aurretik hitzordua eskatuta, www.bilbao.eus web gunean ala 010/944 010 010 telefono zenbakian.

Aurreko ikasturtean, 280 pertsonak jaso zuten dirulaguntza ekonomiko hori; horietatik, gehienak gurasoak ziren. Euskara ikasteko laguntza ematea Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren helburuetako bat da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE