Antzerkia eta umorea indarkeria matxista saihesteko

Berdin Berdin ekimenak hainbat ‘sketch’ eskainiko ditu astero sare sozialetan, iraupen laburrekoak, emakumeen eta gizonen berdintasunarekin eta indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko.

0
219

Bilboko Udalak, gizartearen eta komunitatearen eremuetan indarkeria matxistaren eta eraso sexisten aurkako programen esparruan, Berdin Berdin izeneko sentsibilizazio-ekimen berri bat jarri du abian sare sozialetan hainbat bideo argitaratuz.

Herritarrak sentsibilizatzeko eta gizartea eraldatzeko antzerkia eta umorea erabiliz, ekintza biral honen xedea da herritarrek konpromisoa har dezatela indarkeria matxista mota guztiei aurre egiteko eta berdintasunezko gizarte baten aldeko gizarte-aldaketan inplikatzeko erantzun kolektiboan.

Berdin Berdin ekimenaren barruan, Udalak umorezko ‘sketch’ laburrak -magazinearen antzeko formatuan- eskainiko ditu Bilboko Udalaren eta Berdintasuneko sare sozialetan astero, abendura bitartean, pertsona ezagunen bidez. Protagonistak kirol, gizarte eta arte arloko Bilboko bost pertsona ezagun izango dira: Ainhoa Tirapu, Beatriz Sever, Gemma Martínez, Irantzu Varela eta La Otxoa. Horiek aurkezle xelebre biren joko eta dinamiketan parte hartuko dute.

Hain zuzen ere, umorearen bidez baina kritika sozialari eta salaketari uko egin gabe, emakume eta gizonen berdintasunarekin eta indarkeria matxistaren aurkako borrokarekin lotutako gaiak jorratuko dituzte gonbidatuekin, hala nola, indarkeria matxistaren prebentzioa, ados egotea harremanetan, ekitatea lan-eremuan eta publizitate sexista.

Berdintasun Sailaren helburuen eta konpromisoen artean dago Bilboko herritarrak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatzea eta prebenitzea; eraso sexistak indarkeria matxistaren adierazpen bat dira.

Sare sozialetan 

COVID-19 pandemiak eragindako osasun-larrialdiaren testuinguru berrira egokitzeko, ekimen hori sare sozialetara eraman da. Eraso Sexistak Sentsibilizatzeko eta Prebenitzeko Udal Programaren barruan dago. Aurreko urteetan antzeko sentsibilizazio-ekimenak egin dira auzoetan, umorea eta ironia oinarri hartuta, esterako: “Jaietan Berdin-En Fiestas, Igual” eta “Tonbola 0.0 – 0 Eraso 0 Desparekotasun”, betiere prebentzioa hurbileko espazioetan zabaltzeko eta genero-indarkeriaren prebentzioan ahalik eta pertsona gehien inplikatzeko.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.