15 eta 30 urte bitarteko gazteriaren % 63k uste du indarkeria homofoboa oso edo nahiko hedatuta dagoela euskal gazteen artean. Zehazki, gazteen % 22,2k uste du oso hedatuta dagoela eta % 40,8k nahikoa hedatuta dagoela.
Emakume gazteek gizon gazteek baino neurri handiagoan uste dute indarkeria hedatuta dagoela gazteen artean (% 72,5 eta % 53,9 hurrenez hurren).
Iaz 277 gorroto-delitu izan ziren Euskadin eta horien artean lautik bat biktimaren sexu-orientazioarekin lotuta zegoen. Eraso homofoboak % 46 hazi ziren aurreko urtearekin alderatuta. Maiatzaren 17an ospatzen den Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren kontrako Egunaren ildora argitaratu ditu Gazteen Euskal Behatokiak euskal gazteen artean indarkeria homofoboaren hedapenari buruz Euskadiko gazteek duten iritziari buruzko datu horiek. Datuak Behatokiak berak pasa den urtearen amaieran egin zuen online inkestatik atera dira. 2021eko abenduaren 1etik 13ra bitartean 15 eta 30 urte bitarteko ia 5.000 gazteren iritziak jaso ziren. Inkesta osoaren emaitzak uda honetan bertan argitaratuko den liburu batean jasoko direla aurreikusten da.