Rafael Mikoleta Sariketak ikasleek euskaraz idatzitako 21 kontakizun saritu ditu

8 eta 16 urte bitarteko eskola-umek idatzitako 21 kontakizun sarituak izan dira Bilboko Udalak antolatzen duen euskarazko ipuinen Rafael Mikoleta eskola-lehiaketan. Aurtengoa sariketaren XXXIV. edizioa izan da eta 14 kontakizunek lortu dute saria eta beste zazpik accesita. 

Aburto alkateak sari-banaketa ekitaldian azpimarratu duenez, ”Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa, 34 urteren ondoren, erreferente bat dira hitzak elkartzeko, esaldiak josteko eta sormenez beteriko ipuinak kontatzeko gai diren talentudun gazteentzat. Euren mezu sakon eta garrantzitsuen bitartez, benetako lezioak eman dizkigute behin baino gehiagotan”.

14 sari

Bilbao Balioen Hiria Saria:

  • ‘Iraskalerik onena’. Begoña Saralegui Blanco. Ikasbide HLBHIP. (DBH 1 & 2).
  • ‘Orain Maria naiz, eta zer?’. Naia Reguilon Zabala. Artxandape Ikastola (DBH 3 & 4).

A Kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila):

  • ‘Programatzailea izan nahi dut’. Maddi Miguel Garay. Karmelo Ikastola IPI.
  • ‘Aritzen ametsak’. Ekhi Mendia Bikandi. Kirikiño Ikastola HLBHIP.
  • ‘Magoak iluntasunaren kontra’. Hodei Zarraga Azumendi. Karmelo Ikastola IPI.

B Kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila):

  • ‘Emakumeok ere marinel’. Maddi Delgado Zaballa. Karmelo Ikastola IPI.
  • ‘Laguntza bila’. June Elizundia Chimeno. Kirikiño Ikastola HLBHIP
  • ‘Ardi beltza’. Maren Matías Miraz. San Inazio HLHI

C Kategoria (DBH 1 & 2):

  • ‘Zergatik nik?’. Paula Arostegui Sainz de la Maza. Begoñazpi Ikastola.
  • ‘Esklusiba, esklusiba!’. Mikel Ortiz Ramírez. San Adrian BHI.
  • ‘Pizza euria’. Kattalin Ahedo López. Abusu Ikastola.

D Kategoria (DBH 3 & 4):

  • ‘Koadroa’. Erika Jabbar. Ikasbide HLBHIP.
  • ‘Inspirazioa’. Gara Medrano López. San Adrian BHI.
  • ‘Georgen egunerokoa’. Kattalin Begoña Marín. Artxandape Ikastola.

Sarituek sariak jaso dituzte, 180 eta 100 euro arteko balioa dutenak, hala nola tabletak, bozgorailuak, hari gabeko entzungailuak, eta go pro kamerak, besteak beste.

Gainera, 7 accesit banatu dira eta, saritutako kontakizunekin batera, edizio honetako liburuan argitaratu dira.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE