Bilboko Musika Eskolako hamar ikasle aukeratuak izan dira bi urtean behin Europako hiri ezberdin batean ospatzen den REMIX22 Europako Musikari Gazteen Jaialdian parte hartu duen Hari Txiki Taldea osatzeko. Aurtengo jaialdia Luxemburgon ospatu da maiatzaren 26tik 28ra bitartean eta bertan Europa osoko musika eskoletako 1.500 ikaslek parte hartu dute.
Bilboko ordezkariak
Bilboko Musika Eskolatik Luxemburgora joan diren ikasleak honako hauek izan dira: Aitana Fernández del Río, Ixone Ceballos Rodríguez, Uxue Alonso Subinas, Yuk Fai Wong, June Fernández Remírez, Laia Wrana Sainz de Murieta, Eneko Elola García, Mario Alonso Ruiz, Emma Ortiz Céspedes eta Markel Arberas Alfonso.
Aurtengoa European Youth Musica Festivalaren XIV. edizioa izan da. Hiru egunetan zehar 400 kontzertu baino gehiago eskaini dira Luxemburgoko hainbat eszenatokitan.
Bilboko Musika Eskolako Hari Txiki Taldearen kontzertua maiatzaren 26an izan zen, Industrial Stagen, Rock’n’Roll etorbidean.
Txikiek euren biolinak, biolak eta celloak jo zituzten Marta Fernández pianistak lagunduta eta Musika Eskolako Loreto Alfonso irakaslearen zuzendaritzapean, Bilbao Musikako harizko irakasleekin, Natalia de Matarekin, Carlos Gonzálezekin, Ana Ispizuarekin eta Javier Navascuésekin batera lanean aritu dena.