Urtarrilaren 20an UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Espainiako Matematika Elkarte-Errealak antolatzen duen Matematika Olinpiadaren 59. edizioaren tokiko lehen fasea hartu zuen. Bertan batxilergoko ikasketan burutzen ari diren 30 ikaslek parte hartu zuten.
Lehen fase horretan ikasleek egin behar izan dituzten probak, euskaraz zein gaztelaniaz, nagusiki problemen ebazpenak izan dira. Horretarako bere gaitasunak erabili behar izan dituzten besteak beste, kalkulagailuak eta liburuak debekatuta daudelako.
Tokiko lehen fase horretako hiru irabazleek martxoaren 10etik 12ra bitartean Leonen izango den finalean parte hartzeko aukera izango dute. Final horretan sailkapeneko lehen sei postuetan geratzen diren ikasleek uztailean Japonian izango den nazioarteko finalean parte hartzeko aukera izango dute.
Bestalde, tokiko faseetan ondoen sailkatutako neskek, gehienez ere 15, Espainia ordezkatuko duen taldearen hautaproban parte hartu ahal izango dute Europako Emakumezkoen Olinpiadan (EGMO). Proba hori Eslovenian egingo da, apirilean.