Nerabeak birziklapenaren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina

Otsailaren 1etik apirilaren 26ra bitartean Bilboko Udalak 26 ikastetxetako 16 eta 18 urte bitarteko 2.000 ikasle baino gehiagori helaraziko die kanpaina
Nerabeak birziklapenaren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina

Bilboko Udalak, Ecovidrio eta Ecoembes enpresekin batera, ‘Birziklatu!’ kanpainaren edizio berri bat jarri du martxan. Aurtengoa aipatu kanpainaren VII. edizioa izango da eta gazteak birziklatzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea du helburu.

Aurtengo kanpaina otsailaren 1ean hasi eta apirilaren 26ra arte luzatuko da. Guztira, DBHko eta Lanbide Heziketako 36 ikastetxek parte hartuko dute, aurreko edizioan baino zazpi gehiago. Modu horretan, kanpainan 16 eta 18 urte bitarteko 2.300 ikasle inguruk parte hartuko dute.

Saioak ikasgeletan

Ikasgeletan egingo den lana ordu eta erdi inguruko iraupena izango du eta hiru ardatz izango ditu. Lehenik eta behin, hondakinak murrizteari eta berriro erabiltzeari buruzko edukiak jorratuko dira. Atal horretan, besteak beste, kontsumoa bultzatzeko gaur egun erabiltzen diren salmenta-teknikak, edo saltoki handiek gehiago saltzeko erabiltzen dituzten merkataritza-estrategiak jorratuko dira. Horren bidez, kontsumo arduratsuaren inguruko eztabaida piztu nahi da ikasleen artean.

Bigarren atal batean, objektuen berrerabilera landuko da.

Azkenik, hirugarren atalean, etxean zein eguneroko kontsumoan hondakinak bereizteko teknikak irakatsiko dira. Dinamika ludiko baten bidez ikasleei edukiontzi bakoitzean zer bota behar den eta zer ez den bota behar irakatsiko zaie.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE