“Greenpower-Bridgestone” ibilgailu elektrikoen zirkuitua

Joan den otsailaren 24an, Greenpower-Bridgestone (www.circuitogreenpower.com) ibilgailu elektriko eta ekologikoen zirkuituaren Bizkaiko proben hirugarren edizioari hasiera eman zitzaion. Proba horiek lurraldeko bost tokitan egingo dira (Bilbo, Etxebarri, Leioa, Barakaldo eta Galdakao), eta 40 taldek baino gehiagok parte hartuko dute.

Greenpower-Bridgestone Zirkuitua Alfonso Libano Firestone Fundazioak sustatzen du, Bridgestone Taldearekin elkarlanean, 9 eta 25 urte bitarteko gazteen artean mugikortasun jasangarria eta ZTIM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) trebetasunak sustatzeko helburuarekin, beren auto elektriko propioak diseinatzea eta eraikitzea lortuz.

Gainera, ekitaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta probak hartuko dituzten udalen babesa ditu.  Enekuri Motor-ek eta Autonervión-ek ere laguntza eskaintzen dute.

Txapelketa hau nazioarteko sare bat da eta bertan 30.000 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute. Guztira 2.100 talde inguruk parte hartuko dute eskualde, estatu eta nazioarte mailan izango diren lasterketetan. Txapelketa hiru kategoriatan banatzen da: Goblin (9-11 urte), Fórmula 24 (11-16 urte) eta Fórmula 24+ (16-25 urte).

Egitasmoaren xedea da Greenpower Education Trust Iberiaren hezkuntza eredurako sarbidea erraztea, gazteak zientziekin eta ingeniaritzarekin lotutako ikasketak egitera motibatuz. 

Nazioarteko finalak Silverstoneko Zirkuitu Nazionalean eta Goodwood Motor Circuiten egingo dira, besteak beste.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE