Ikasleek kalera atera dute beren talentu ekintzailea

Arabako ikasleek 59 negozio-proiektu aurkeztu dituzte Eskola Enpresen Azokan.
Ikasleek kalera atera dute beren talentu ekintzailea

Urtarrilaren amaieran, Gasteizko Santa Barbara Plazak Araba Ekinean egitasmoaren urteko mugarrietako bat den Eskola Enpresen Azokaren XX. edizioa hartu zuen. Ekitaldi honek negozio-ideia berrien erakusleiho gisa balio du eta Ikasenpresa programari amaiera ematen dio. Programa horren bidez, Arabako hainbat ikastetxetako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleek bere ekintzaile-gaitasuna lantzen dute.

Zehazki, Araba Ekinean sariketaren aurtengo ediziora Arabako lanbide heziketako 5 ikastetxetako ikasleek 59 negozio-proiektu aurkeztu dituzte: Mendizabala, Ciudad Jardín, Eraiken, Jesús Obrero eta Arriaga. Andre Maria Zuriaren plazan hainbat edizio egin ondoren, topaketak kokapena aldatu zuen iaz eta, bigarren urtez jarraian, Santa Barbara plazako pergolan ospatu da.

Ekintzaile gazteek askotariko produktu eta zerbitzuen katalogoa eskaini dute, eta, horien artean, azpimarratzekoa da hondakinen balorizazioarekin lotutako proposamenak ugari izan direla, materialak berrerabiltzera eta birziklatzera bideratutako negozioekin lotutakoak. Enpresa-proposamen gehien bildu dituen beste eremuetako bat pertsonen bizitza hobetzeko eta errazteko gailuekin eta aplikazioekin lotutakoa izan da.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE