Urriaren 19tik 26ra bitartean Bilbon izan den Zinema Ikusezinaren ‘Film Sozialak’ jaialdiak 64 lan aurkeztu ditu eta, Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 75. urteurrenarekin bat eginez, garrantzi berezia eman die Giza Eskubideei.
Gutzira, kontinente guztietako 54 herrialdetatik etorritako 64 film ikusi ahal izan dira. Horietatik 9k Afrika izan dute ardatz eta zazpi, gainera, euskaraz izan dira. Era berean, Hego Afrikako, Kongoko Errepublika Demokratikoko, Brasilgo, Errusiako, Kolonbiako, Belgikako, Kubako, Guatemalako edo Euskadiko hogeita hamar bat zinemagilek beren lanak aurkeztu dituzte jaialdiaren egoitza nagusi izan den Golem Alhóndiga –Azkuna Zentroko zinema-aretoetan. Era berean, proiekzioak egin dira Bizkaiko beste egoitza batzuetan eta batxilergoko eta lanbide-heziketako 16 institututan. Aurtengoa ONGD Kultura, Communication y Desarrollo KCD-k antolatzen duen jaialdiaren XV. edizioa izan da. Jaialdiak, eLankidetzaren, Emakunderen eta Migrazio eta Asilo Zuzendaritzaren bidez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren laguntza jaso du.