Bilbao Kirolak erakundeak “Gabonetan primeran kirola eginez” kirol-aisialdiko programan izena emateko epea ireki du abonatuentzat. Bazkide ez diren pertsonek ere izena eman ahal izango dute azaroaren 27tik aurrera.
Guztira 1.680 plaza eskainiko dira Deustu, San Ignazio eta Txurdinagako udal kiroldegietan abenduaren 26tik 2024ko urtarrilaren 5era bitartean egingo diren programetan, 9:00etatik 14:00etara, eta ordutegi malgua izango dute bai sarreran bai irteeran, 8:30etik 14:30era. Gainera, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat 48 plaza gehiago eskaintzen dira San Ignazioko kiroldegiko programa espezifikoetarako.
Interesa duen jendeak Bilbao Kirolak webgunearen bidez eman dezake izena, edo, bestela, aurrez aurre kiroldegietako makinetan, egun baterako, zenbaitetarako edo guztietarako.