Zinema, Giza Eskubideei buruz hausnartzeko

Zinexiten XIII. edizioak Giza Eskubideei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen ditu ikusleak, zinema berrieneko lau lan eta Hollywoodeko klasiko baten bidez.
Zinema, Giza Eskubideei buruz hausnartzeko

ZINEXIT, Giza Eskubideen Zinema Erakustaldiak, aurten ere, oinarrizko eskubideen inguruko hausnarketara gonbidatu du, erreferentziazko zinema-lanak oinarri hartuta. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du ekimena, Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bitartez.

Erakusketa honek hamahirugarren edizioa bete du aurten, eta zineforum klasikoen eskemari jarraitzen dio: film bat proiektatzen da eta, ondoren, eztabaida bat egiten da, bertaratutako guztientzat irekia. Aurten, Zinexitek nazioarteko zinema berrieneko lau titulu eta Hollywoodeko klasiko bat aurkeztu ditu. Lehen aldiz, proiektatutako film guztiak fikziozkoak izan dira. ZINEXIT azaroaren 20tik 24ra egin da Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoetan.

Giza Eskubideak

Noemí Ostolazak, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariak, Giza Eskubideak konkista bat direla adierazi du, eta “ez ditugula lortutzat eman behar, defendatu eta babestu egin behar ditugu, eta horretarako gure konpromisoa, erresistentzia eta ekintza demokratikoa beharrezkoak dira”.

Beste urte batez, ZINEXITek Lehen Hezkuntzako ikasleei haurren oinarrizko eskubideen berri eman die zinemaren bidez, ZINEXIT Eskola programaren bidez. Programa horretan, material didaktiko espezifikoa banatzen da, eta 6 eta 10 urte bitarteko mila ikasle baino gehiagorentzako proiekzioa egiten da. Aurtengo edizioan, “Alan, giza antena” (2022) animaziozko film daniar baten bidez gauzatu da. Aitarekin batera hiri berri batera joango den 11 urteko haur baten istorioa kontatzen du, eta dena berria da berarentzat.

Bigarren hezkuntzako ikasleentzat, erakustaldiak lankidetza-ekimen bat du Bilboko Udalaren Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailaren Bosa! programarekin. IrudiBERRIA Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako Elkartearen ekimena da, eta Bizkaiko hiriburuko DBHko ikastetxeei zuzenduta dago.

Giza Eskubideen inguruko material didaktiko espezifikoaz gain, programak Sandra Vannucchi zuzendariaren “La fuga” (2017) film luzea barne hartu du. Familia-egoera zail bat bizitzeaz nekatuta, Erromara trenez joatea erabakitzen duen neska gazte baten bidaia kontatzen du, baina bidean ijito-etniako neska bat ezagutuko du, eta bere komunitatean sartuko du, bera datorren klase aberatsaren guztiz kontrako bizimoduan.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE