Eskolei egindako erasoak biderkatu dira

Irailaren 9an Eskolak Erasoetatik Babesteko Nazioarteko Eguna ospatzen da
Eskolei egindako erasoak biderkatu dira

Hezkuntza Erasoen Aurka Babesteko Nazioarteko Koalizioaren azken txostenaren arabera, 2022an eta 2023an 10.000 ikasle eta irakasle baino gehiago eskolek pairatutako erasoen biktima izan ziren.

Irailaren 9an Eskolak Erasoetatik Babesteko Nazioarteko Eguna ospatzen da eta hezkuntza arloan Nazio Batuak Erakundearen erakunde Nagusia den UNESCOk azken hilabeteetan eskoletan izan diren erasoen kopuruaren igoera salatu du.

Hezkuntza Erasoen Aurka Babesteko Nazioarteko Koalizioaren azken txostenaren arabera, 2022-23 aldian 6.000 eraso baino gehiago izan ziren mundu osoan ikasle, irakasle eta ikastetxeen kontra. Horrek esan nahi du, batez beste, egunero zortzi eraso baino gehiago izan zirela egunero. Aurreko bi urteekin alderatuta, eskolek jasandako erasoen kopurua %20 hazi da. Hainbat kasutan, eraso horiek ematen dira ikastetxeei erabilera militarra gertatzen zaielako. 

Hezkuntza zentroen aurkako erasoak mundu osoan gertatzen badira ere, UNESCOk azaltzen duenez, eraso horiek ohikoagoak dira gatazka armaturen bat pairatzen duten herrialdeetan. Horien artean nabarmentzen dira, adibidez, Myanmar, Gaza, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Sudan, Ukraina eta Yemen. 

Argazkia: UNICEF/UN0311775/Kokic