Enpresetan egonaldiak egiteko bekak

Deialdi honetako laguntzak eskatu ahal izateko ikasleek bigarren mailan matrikulatuta egon beharko dute eta 2024ko iraila eta abendua bitartean Lantokiko Prestakuntza modulua burutu beharko dute.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketan diren eta Lantokiko Prestakuntza egiten ari diren ikasleek enpresetan egonaldiak egiteko beka deialdia egin du. Egonaldi horiek indarrean den ikasturtearen barruan egin beharko dira, iraila eta martxoa bitartean. Laguntza horien xedea da enpresan egiten den formakuntza, gehienez, beste hiru hilabete osagarriekin luzatzea. Modu horretan, ikasleriaren trebetasun teknikoak eta zeharkako trebetasunak hobetu nahi dira, beren laneratzea erraztearren. Deialdi honen aurrekontua, orotara, 999.538,88 eurokoa da eta, guztira, 479 beka eskainiko dira. Beka horiek honako modu honetan banatuko dira: % 20 (96 beka) Oinarrizko LHko ikasleentzat, % 50 (239 beka) Erdi-mailako graduetako ikasleentzat; eta, % 30 (144 beka) goi-mailako graduetako ikasleentzat. Onuradun bakoitzak, gehienez, 1.800 euro garbi jaso ahal izango ditu, 600 euroko hiru hileko ordainketetan banatuta. Gainera, beka irauten duen bitartean ikasleei alta emango zaie Gizarte Segurantzaren Erregimenean. Deialdi honetako laguntzak eskatu ahal izateko ikasleek bigarren mailan matrikulatuta egon beharko dute eta 2024ko iraila eta abendua bitartean Lantokiko Prestakuntza modulua burutu beharko dute. Gainera, 30 urtetik beherako ikasleek bakarrik eskatu ahal izango dute beka, % 33ko desgaitasuna duten ikasleen kasuetan izan ezik. Beka eskatzeko beste baldintza bat enpresaren interesa da. Interes hori lankidetza-hitzarmen baten bidez gauzatuko da. Bekak eskatzeko epea urriaren 17an amaituko da. Izapideak ikastetxean bertan edo Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egin daitezke. Lantokiko Prestakuntza derrigorrezko modulua da LHko irakaskuntza guztietan eta benetako enpresa-ingurune batean egiten den formakuntza praktiko garrantzitsua da. Egonaldia luzatzean, ikasleek beren gaitasunak eta trebetasunak hobetzen jarraitzeko aukera dute eta, modulua amaitzea, haien enplegagarritasuna nabarmen hobetzen da, lan merkaturatzea erraztuz.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketan diren eta Lantokiko Prestakuntza egiten ari diren ikasleek enpresetan egonaldiak egiteko beka deialdia egin du. Egonaldi horiek indarrean den ikasturtearen barruan egin beharko dira, iraila eta martxoa bitartean. Laguntza horien xedea da enpresan egiten den formakuntza, gehienez, beste hiru hilabete osagarriekin luzatzea. Modu horretan, ikasleriaren trebetasun teknikoak eta zeharkako trebetasunak hobetu nahi dira, beren laneratzea erraztearren.

Deialdi honen aurrekontua, orotara, 999.538,88 eurokoa da eta, guztira, 479 beka eskainiko dira. Beka horiek honako modu honetan banatuko dira: % 20 (96 beka) Oinarrizko LHko ikasleentzat, % 50 (239 beka) Erdi-mailako graduetako ikasleentzat; eta, % 30 (144 beka) goi-mailako graduetako ikasleentzat. Onuradun bakoitzak, gehienez, 1.800 euro garbi jaso ahal izango ditu, 600 euroko hiru hileko ordainketetan banatuta. Gainera, beka irauten duen bitartean ikasleei alta emango zaie Gizarte Segurantzaren Erregimenean.

Bigarren mailako ikasleak

Deialdi honetako laguntzak eskatu ahal izateko ikasleek bigarren mailan matrikulatuta egon beharko dute eta 2024ko iraila eta abendua bitartean Lantokiko Prestakuntza modulua burutu beharko dute. Gainera, 30 urtetik beherako ikasleek bakarrik eskatu ahal izango dute beka, % 33ko desgaitasuna duten ikasleen kasuetan izan ezik. Beka eskatzeko beste baldintza bat enpresaren interesa da. Interes hori lankidetza-hitzarmen baten bidez gauzatuko da.

Bekak eskatzeko epea urriaren 17an amaituko da. Izapideak ikastetxean bertan edo Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egin daitezke.

Lantokiko Prestakuntza derrigorrezko modulua da LHko irakaskuntza guztietan eta benetako enpresa-ingurune batean egiten den formakuntza praktiko garrantzitsua da. Egonaldia luzatzean, ikasleek beren gaitasunak eta trebetasunak hobetzen jarraitzeko aukera dute eta, modulua amaitzea, haien enplegagarritasuna nabarmen hobetzen da, lan merkaturatzea erraztuz.

Argazkia: shutterstock.com