Be Zientzia azokaren I. edizioak 150 ikasle baino gehiago bildu ditu

Bizkaian diren hiru BERC zentrok antolatuta, azoka berriaren xede nagusia ikasleen artean zientzia dibulgatzea da
Be Zientzia azoka

Bilboko Zabalguneko Eraikinak Be Zientzia azokaren lehen edizioa hartu du. Azoka berria Bizkaiko hiru BERC zentrok (Basque Excellence Research Centers) antolatutako zientzia-dibulgazioko azoka da: Achucarro (neurozientziak); BC3 (klima-aldaketaren azterketa); eta BCAM (matematika aplikatua).

Ekitaldiak Bilboko hainbat ikastetxetako Lehen Hezkuntzako eta DBHko 150 ikasle baino gehiago bildu ditu eta bertaratutakoek kontzeptu zientifikoak modu ludiko eta pedagogikoan eskuratzeko diseinatuta zeuden hainbat jarduera interaktibotan eta zientzia-tailerretan parte hartu ahal izan dute.

Be Zientzia

Jardunaldian zehar, ikasleek estatistika eta kalkulua bezalako gaiekin esperimentatu ahal izan dute jolasen bidez, logikari aplikatutako papiroflexia, eta banana baten DNAren erauzketa eta bere karbono-aztarnaren kalkulua bezalako esperimentuak egin dituzte ping pong pilotak erabiliz. Jarduera horiek hiru zentro antolatzaileetako ikertzaileek eman dituzte, eta askotariko arloak irudikatzeko balio izan dute, hala nola klima-aldaketa, garunaren bilakaera animalia-espezie desberdinetan eta matematika.

Ekitaldian irakasleak eta ikasleak izan dira, eta modu aktiboan parte hartu dute tailerretan.

Argazkia: Bilbao.eus