Udalak argitaratu gabeko haurrentzako ipuinen trilogia bat kaleratu du

Hiriko 6-12 urte bitarteko haurren irakurzaletasuna sustatzeko Miren Agur Meabe idazlearen eta Paul Caballero ilustratzailearen 3 ipuin argitaratu dira
haurrentzako ipuinen trilogia

Bilboko Udalak, Hezkuntza Sailaren bidez, Miren Agur Meabe idazlearen eta Paul Caballero ilustratzailearen argitaratu gabeko hiru ipuin kaleratu dira: ‘Kuttunen Kuttunak’, ‘Txin Txinboa’ eta ‘Zazpi Zapaburuak’. Guztira ipuin bakoitzeko 350 ale inprimatu dira eta hiriko liburutegietan eta ikastetxeetan banatuko dira.

Ekimen honen xede nagusia da Bilbon bizi diren 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzea, haien irudimena eta fantasia elikatzea eta haien nortasuna garatzen eta bidaia emozionalean laguntzea. Hiru ipuinetan Miren Agur Meaberen testuak eta Paul Caballeroren ilustrazioak uztartzen dira diseinu erakargarri bat sortuz.

Eider Bilbao Bilboko Udaleko Hezkuntza Saileko zinegotzi-ordezkariak adierazi duenez, “txiki-txikitatik bultzatu nahi dugu irakurketa, eta uste dugu ikastetxeak eta udal-liburutegiak baliabide materialez hornitzea aurrerapauso bat dela. Bilboko haur elebidunen etorkizunerako tresna erabilgarriak sortzen jarraituko dugu, haien hazkunde integrala babesteko eta Bilbo hiri berritzaile bihurtzeko hezkuntzaren esparruan”.