Bilboko Udalak #GazteKluba Gabonak programaren edizio berria aurkeztu du. Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean, 12-17 urte bitarteko gazteentzako aisialdi osasuntsuko 16 jarduera eskainiko ditu edizio berriak
Programazioa hiriko eta inguruko hainbat gunetan banatuta dago eta bost kategoria nagusitan banatu da: dantza, STEAM jarduerak, irteerak, kirolak eta tailerrak.
Programatutako jardueren bidez gazteen artean sormena, kirola eta garapen teknologikoa sustatu nahi dira gabonetako oporraldian zehar. Jarduera gehienak doakoak izango dira, hala ere, beste zenbait kasutan jarduerek 2 edo 5 euroko kostu sinbolikoa izango dute.
Proposamenen artean nabarmentzen dira, adibidez, Bilborocken izango den K-Pop V. lehiaketa (abenduak 26, 17:00-20:00), Urban Style dantza-tailerra (Esperantzan, urtarrilaren 3an) eta Afrobeats tailerra (Zorrotzako Auzoka komunitate-zentroan, abenduaren 26an), eta jarduera teknologikoak, hala nola, Camp Teknologikoa La Perreran (abenduak 26 eta 27) eta 3D inprimaketa (abenduak 13). Programak Donostiako Izotz Jauregira irteerak (abenduak 27 eta urtarrilak 3, 10:30-16:00) eta ihes-gela esperientziak ere eskaintzen ditu Barrainkuan (abenduak 28) eta Tere Verdes Pasabidean (urtarrilak 4).
Kirol arloan, arku-tiroko saioak egingo dira Errekalden (abenduak 28), Yumping Yard Derion (abenduak 26), bowling Portugaleten (abenduak 30) eta eskalada eta zinema jardunaldia Ballontin (urtarrilak 3). Tailerren artean daude Gabonetako postreak egitea Otxarkoagan (abenduak 27), ukelelea hastapena Deustun (urtarrilak 2), zaku termikoen prestaketa Iralan (urtarrilak 3) eta festa-kanapeak egitea Errekalden (urtarrilak 4).
Izen-emateak bilbaogazte.bilbao.eus/es/gazteklubagabonak/ webgunearen bidez egin beharko dira azaroaren 29tik abenduaren 8ra bitarte.